Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak eta EHUko Gipuzkoako Errektoreordetzat bi musika talde jarriko dituzte abian aurten: haize eta hari taldeak.
Lide Ferreira
(Argazkia: Donostiako Udala)
EHUkultura programazioaren barruan, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak eta EHUko Gipuzkoako Errektoreordetzat bi musika talde jarriko ditu abian aurten. Batetik, Haize Taldea haize-egurra, haize-metala eta perkusiozko instrumentuek osatuko dute; eta, bestetik, Hari Taldea, biolinez, biolez, txeloez eta kontrabaxuez osatuta egongo da.
Javi Perez Rouco (Haize Taldea) eta Enekoitz Martinez Etxeberria (Hari Taldea) irakasleen gidaritzapean, aro eta estilo ezberdinetako musika landuz gain, eszenatokian aurkezteko helburua du proiektu honek.
Klaseak urriaren 3an izango dira, eta emanaldiak egingo dituzte prestatuko musika lanekin eta dinamikaren arabera, kolaborazioak ere egiteko asmoa dago. Ordutegia asteartero 14:15etik 15:45era izango da. Parte hartzaileek 50 ordu inguruko partaidetza izango dute eta 2 kreditu lortuko dituzte jarduera honekin.
Matrikula online egiteko aukera
Irailaren 30a arte egin daiteke matrikula Musika eta Dantza Eskolako Administrazioan edo online. Ikastaroa hilabetean 18 euro balioko ditu, eta deskontuak aplikatuko dira familia ugarientzat, guraso bakarrekoentzat, gizarte larrialdiko laguntzak nahiz oinarrizko errentak jasotzen dituztenentzat…
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea