Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Ramon Agirrek inoiz baino presentzia handiagoa izango du Zinemaldian

ramon-agirre

Ramon Agirre aktorea. (Argazkia: Nerea Lizarralde)

Ramon Agirre aktore donostiarra momentu gozoa bizitzen ari da. Azken boladan egin dituen filmak Donostiako Zinemaldian elkartu dira, eta Donostiako jaialdian inoiz baino presentzia handiagoa izango duela azaldu dio IRUTXULOKO HITZAri. Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia, Antonio Cuadriren Operacion Concha, Paul Urkijo Alijoren Errementari eta Andres Daniel Sainzen For The Good Times film laburrean parte hartu du Agirrek. Gainera, jaialdiak berak ere lan eta lan harrapatu du. Koldo Almandozen lan berrian –Oreina– parte hartuko du, eta une honetan ari dira filmatzen. Zinemaldiaren atarian Ramon Agirre elkarrizketatu du IRUTXULOKO HITZAk. Ostiralean argitaratuko da, astekarian.
HITZAkide HITZAkide