Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

'Erretinosia – Iluntasunaren aurkako borroka' jardunaldia egingo du Begisarek, igandean

Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Eguna izango da igande honetan, hilak 24. Begiko erretinari eragiten dion gaixotasun honek, modu mailakatuan itsutasuna eragiten du. Nazioarteko eguna dela eta, Begisare elkarteak Erretinosia – Iluntasunaren aurkako borroka jardunaldia egingo du igandean, Alderdi Ederreko lorategian 11:00etatik 14:00etara. Jardunaldiaren helburua biztanleria eta erakundeak sentsibilizatzea da. Oinezkoak erakartzeko asmoarekin Legion 501 – Spanish Garrison talde solidarioa Donostiako kaleetan zehar ibiliko da Star Wars filmeko pertsonaiez mozorratuta. Antigua Band txarangarekin batera ibiliko dira. 12:30ean, berriz, Erritinosi Pigmentarioa simulatzen duten konoekin argazki solidarioa egingo dute.
HITZAkide HITZAkide