Indarkeria sexista saihesteko bi tailer egingo dituzte Kontadoresen
Autodefentsa feminista. Tailerraren helburua da emakumeek indarkeriarekiko dituzten bizipenak konpartitu eta biltzea. Esperientziak partekatu eta iritzi trukaketa egitea. Elkar entzutea eta beldur eta emozioei buruz lasai hitz egiteko tartea eta espazioa eskaintzea. Indarkeria egoerak, eraso mota ezberdinen identifikazioa eta indarkeriaren definizioa taldean lantzea. Autodefentsaz aritzea eta autodefentsa elkarrekin aztertu eta erasoei aurre egiteko estrategiak lantzea. Erantzun, alternatiba eta estrategietan sakontzea. Bai banaka martxan jarri beharreko eta baita ere kolektiboki eraiki beharreko erantzun, dinamika eta alternatibak pentsatu. Dinamizatzailea: Emagin Elkartea. Datak eta ordutegia: urriaren 6an eta 7an, 17:00-21:00.Egunak: ostirala eta larunbata. Plaza kopurua: 20. Hizkuntza: euskara. Adina: 18-30 urte. Prezioa: Sarrera dohainik. Aldez aurretik izena eman behar da.
Gizonak desahalduntzeko klown tailerra: ‘Galtzen ikasi’. Klown diziplinan sarrera bat egin ostean, gizonen irabazle eta bereganatze rolei buruz hausnarketa egingo da. Horrez gain, tailerraren beste helburu garrantzitsuenetako bat da Zipriztitzen-Berdintasunaren Aldeko Gizon Taldea ezagutzera ematea eta gizonek borroka feministan inplikatzeko beharra ikustaraztea. Hala, hainbat dinamikaren bitartez talde hausnarketa egingo da luma heterosexualaz, batzar mistoetan parte-hartzeaz, goizaldean kaletik lasai paseatu ahal izateaz, espazioaren okupazioaz, protagonismoaz… Ohiko hitzaldia baino talde hausnarketa izango da. Eta jarraian dinamika eta gaiak mahai gainean jarriko dira.Dinamizatzailea: Zipriztintzen taldeko kide Juanma Rodriguez. Datak eta ordutegia: urriaren 6an eta 7an, 17:00-21:00. Egunak: ostirala eta larunbata. Plaza kopurua: 20. Hizkuntza: gaztelera. Adina: 18-30 urte. Prezioa: Sarrera dohainik. Aldez aurretik izena eman behar da.


