Lankidetza protokoloa adostu dute. (Argazkia: Donostiako Udala)
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak, EUDELeko lehendakariak eta EAEko hiru hiriburuetako alkateek
erabilera turistikorako etxebizitza eta gelen arloko lankidetza protokoloa sinatu dute.
EUDELeko lehendakariak protokolo honen balioa nabarmendu du, izan ere, uste du horri esker, agerian geratzen dela berriro erakundeen arteko lankidetza: “Protokolo hau sinatzean, udalen eta Sailaren arteko koordinazio eta komunikazio egonkorreko prozedura ezartzen da”
.
Imanol Landa EUDELeko lehendakariak nabarmendu duenez, udalek hirigintzaren alorrean duten eskumena sendotzen du protokoloak:. “Euskadiko udalek hiri kohesionatu eta adeitsuaren aldeko apustua egiten dugu, non hirigintzako erabileren eta jarduera ekonomikoen bizikidetzak herritar guztien bizi-kalitatea aberasten duen”.
Lankidetzak honako hiru puntu hauek biltzen ditu:
- Norbaitek bere etxebizitza erabilera turistiko batera bideratu nahi badu, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar du. Hau da, indarrean den araudi osoa, lurzoruaren erabilera zehazten duen udal-araudia barnean hartuta.
- Etxebizitzek udal-eskumenari buruzko araudia betetzen dutela egiaztatzeko, Turismo Zuzendaritzak udalari komunikatuko dio erabilera turistikorako etxebizitzari edo gelari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu duten eskatzaileen zerrenda. Udalak etxebizitza bakoitzaren egoera aztertuko du eta txostena egingo du araudia betetzen duen eta, beraz, jarduera bete dezakeen adieraziz.
- Udalaren txostena aurkakoa bada eta etxebizitza erabilera turistikora ezin bideratu dela erabakitzen badu, Turismo Sailak inguruabar horren berri emango dio interesdunari, alegazioetarako epe bat emanez. Epe hori amaitutakoan, ebazpena emango du, jarduera turistikoarekin jarraitzeko ezintasuna ekarriko duena.