Metroaren aurkako protesta, udaletxe aurrean. (Argazkia: Malen Aldalur)
Metroaren igarobidearen lanak egin ahal izateko
Antiguako hainbat lur desjabetuko dituzte. Hori dela eta, Satorralaia bizilagunen elkarteak
herri batzarra antolatu du Antiguako Txalupagillene plazan asteartean 19:00etan. Bizilagunei egoeraren berri eman eta aurrera begira jarduerak antolatu nahi dituzte: “Herritarrak mobilizatzeko denon artean ideiak eta proposamenak trukatzeko gonbidapena egiten dugu”.