Pausoka elkartearen alde diru bilketa egin du Itzurun konpartsak #Ekimenerraldoia kanpainarekin
Itzurun Erraldoi eta Buruhandien konpartsak #Ekimenerraldoia kanpainaren bitartez eta kamiseten salmentarekin, 2.506,82 euro bildu ditu behar bereziak dituzten umeen gurasoen Pausoka Elkartearentzat. Kamiseten salmenta Aste Nagusia baino aste bete lehenago jarri zen martxan Super Amarako supermerkatuetan.
Pausoka elkarteak esker honez hartu du saria. Azaldu dute diruaz gain mediatikoki izan duten ikusgarritasuna ere eskertzekoa izan dela.