Zer ekarri dio Bagerak Donostiari?
25 urte betetzen ditu aurten Bagera elkarteak eta ospakizun festa egingo dute azaroaren 18an. Besteak beste, ekitaldia, bazkaria eta hainbat emanaldi egingo dituzte. Bazkariko txartelak urriaren 2tik aurrera egongo dira salgai.
Azaroaren 18ra arte astero bideo bat argitaratu dute. Bertan, hainbat kidek Bagerak Donostiari zer ekarri dion azalduko dute.