'Zurriolako butaka' saioaren hirugarren atala
Bi filme izen dira protagonista, 'Operacion Concha' eta 'Non'
65. Donostiako Zinemaldiaren laugarren egunean, Operacion Concha eta Non filmak izan dira protagonista. Batetik, Barbara Goenaga aktorea eta Jose Portela ekoizlearekin aritu dira Operacion Concha pelikulaz. Bestetik, Ximun Fuchs eta Eñaut Castagnet Non filmaren zuzendariak izan dira saioan. Bakarlarien solasaldian, berriz, Uxue Arzelus (Berria) eta Mikel Yarza (Kameraren Atzean) kazetariek ikusitakoaren inguruko iritzia eskaini dute. Gaztezulok Handia filmaren inguruan egindako kritikak, Pascal Gaigne musikariarekin Zinea atariak egin duen bideoak eta Zinemaldi Alternatiboaren aipamenak osatu dute programa.