Gaztezulo, Zinea eta Irutxuloko Hitzaren bideoek osatuko dute saioa, kritikarien solasaldiarekin batera
‘Non’ filmaren fotograma.
Laugarren egunera iritsi da 65. Donostiako Zinemaldia, eta
Zurriolako butaka bueltan da atzoko egunez atseden hartu ondoren. Hirugarren saioan bi filmek tarte zabala hartuko dute. Batetik,
Operacion Concha pelikulako Jose Portela ekoizlea eta Barbara Goenaga aktorea elkarrizketatuko dituzte. Bestetik,
Non filmeko Ximun Fuchs eta Eñaut Castagnet zuzendariak izango dira programan. Gaztezuloren bideo kritikak, Zinea atariaren bideo erreportajeak eta IRUTXULOKO HITZAk Zinemaldi Alternatiboaren inguruan egindako bideoak osatuko dute saioa. Bukatzeko, kritikarien solasaldian Uxue Arzelus (Berria) eta Mikel Yarza (Kameraren Atzean) kazetariak izango dira.
IRUTXULOKO HITZAren webgunean programa zuzenean ikusi ahal izango duzue 11:00etatik aurrera, helbide honetan.
Zurriolako butaka bost hedabideren arteko elkarlana da: Berria, IRUTXULOKO HITZA, Gaztezulo, Hamaika eta Zinea.