Igarotako bidearen kronologia bat

Kirol diru laguntzak eskatzeko epea ostiralean amaituko da

Onartutako diru laguntzek eskola kirolari, emakumezkoen kirolari, kirol egokituari eta Euskal Herriko Kirolei lehentasuna emango diete.

Gazteak herri kirolak egiten, Bidebietako kiroldegian. (Argazkia: Agurtzane Altuna)

Gazteak herri kirolak egiten, Bidebietako kiroldegian. (Argazkia: Agurtzane Altuna)

Donostia Kirola-k aurtengo kiroletako diru laguntzen deialdia onartu du. Hala, 785.000 euro banatuko ditu hirian kirolaren alde lan egiten duten erakundeen artean, iaz baino %5 gehiago. Plangintza estrategikoan ezarrita dauden ildoei jarraituz, onartutako diru laguntzek eskola kirolari, emakumezkoen kirolari, kirol egokituari eta Euskal Herriko Kirolei lehentasuna emango diete. Diru laguntzak hiru ataletan banatu dituzte: kluben ohiko funtzionamendurako laguntza (430.000 euro), eskola kirolerako diru laguntzak (245.000 euro); eta aparteko kirol jarduerak antolatzeko laguntzak (110.000 euro). Diru-laguntzen eskaerak aurkezteko epea irailaren 29era arte luzatuko da. Interesa duten elkarte guztiek informazio osoa kontsultatu eta beharrezkoak diren inprimakiak jaitsi ditzakete Donostia Kirola-ren webgunean.
HITZAkide HITZAkide