Igarotako bidearen kronologia bat

'Zurriolako butaka' saioaren laugarren atala

Programaren ardatza 'Elkarrekin - Together' dokumentala izan da

Zinemaldiaren euskarazko saioaren laugarren atalean, Elkarrekin-Together dokumentalari tarte zabala eskaini diote. Igor Otxoa zuzendari eta ekoizlea, eta Xabier Agote Albaolako kide eta istorioaren protagonistetako bat elkarrizketatu dituzte. Kritikarien solasaldian, berriz, Mikel Garcia (Argia) eta Imanol Gallego (Goiena) eseri dira ikusitako filmeen berri emateko. Beste bi gonbidatu ere izan dituzte, Urtzi Urkizu Berriako kazetaria eta Hamaika Telebistako ZokorriZta pertsonaia. Bestalde, programa osatu dute Julia Juaniz muntatzaile eta Zinemira sariaren inguruko bideoak, Gaztezulok Non filmaren inguruan egindako kritikak eta Ricardo Darin Donostia Sariaren soslaiak.
HITZAkide HITZAkide