Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Emakume Txirrindularien Topaketa egingo dute asteburuan

200emabiziBizikletak 200 urte bete dituela eta, Kalapie elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu, eta horien artean dago Emakume Txirrindularien Topaketa: 200EmakumeBizian. Kalapieko kide Itziar Alonso-Arbiolek izan du ideia, eta gogotsu dago asteburuari begira. Emakume txirrindulariak batu, esperientziak partekatu eta ikusaraztea dute helburu nagusitzat. Nahi horrekin, egitarau zabala prestatu dute. EGITARAUA Larunbata, irailak 30
  • 15:30-17:00. Lan-taldea: Emakumezkoak bizikletan ibiltzeko hiri-proiektuak. Belen Calahorro ConBici-ko kideak dinamizatua. Emakumeen Etxean.
  • 15:45-17:20. Emakumeentzako oinarrizko mekanika-tailerra. Jaia Bicicletas eta Bizikumeren eskutik. Emakumeen Etxean.
  • 17:00-17:30. Kafea hartzeko geldiunea. Emakumeen Etxean.
  • 17:30-19:00. Mahai-ingurua: Emakumeak eta bizikleta: egungo errealitatea eta etorkizuneko proiektuak. Moderatzailea: Itziar Alonso-Arbiol, Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteko kidea. Emakumeen Etxean.
  • 19:00-19:15. Kafea hartzeko atsedenaldia. Emakumeen Etxean.
  • 19:15-20:15. Bikepacking tailerra. Laura Vergara, Bielas Salvajes.
  • 20:15-21:45. Emakume bidaiariak. Emakumeen Etxean.
  • 22:00. Afari-merienda, Kalapieren egoitzan (Iparagirre kalea, 8).
Igandea, urriak 1
  • 8:30-11:30. Errepide bizikletako emakume txirrindularien irteera: lehenengo zutabea, Gipuzkoako Campuseko Liburutegia.
  • 8:30-11:30. Mendi bizikletako emakume txirrindularien irteera: bigarren zutabea, Gipuzkoako Campuseko Liburutegia.
  • 9:00-11:00. Zikloturista eta hiri txirrindularien irteera / paseoa: hirugarren zutabea, Gipuzkoako Campuseko Liburutegia.
  • 11:30-12:00. Hamaiketakoa eta materialak ematea Emakumeen Etxean.
  • 12:30-13:30. 200EmakumeBizian irteera bateratua. Irteera, udaletxe aurretik.
  • 14:00. Herri bazkaria, elkarte gastronomiko batean.
HITZAkide HITZAkide