Nahikari Otaegi aske geratu da
Lau urte eta erdi espetxean eman ondoren, aske geratu da gaur goizean Amarako Nahikari Otaegi. Harrera beroa jaso du espetxe atarian. Bertan zituen bikote eta seme-alabak, baita lagun eta senideak ere. Gaur arratsaldean, zazpietan, harrera egingo diote Amaran.
Segiko kide izateagatik zigortutako zortzi gazte donostiarretatik sei atxilotu zituen Ertzaintzak 2013an, Bulebarreko Aske Gunean. Imanol Vicentek eta Nahikari Otaegik, aldiz, ondoren aurkeztu zuten euren burua, espetxean. Nahikari Otaegik Aranjuezeko espetxean aurkeztu zuen bere burua. Zazpi hilabeteko alabarekin sartu zen kartzelan eta kanpoan hiru urteko semea utzi behar izan zuen.
Imanol Vicentek, aldiz, Martuteneko espetxean aurkeztu zuen bere burua. Ongi etorria egin zioten atzo arratsaldean, Amara Berrin.