Sestaon emakume bat erail dutela salatzeko elkarretaratzea egingo dute
Emakume bat hil zuten atzo goizean Sestaon (Bizkaia), eta indarkeria matxistarekin lotu du hilketa hori Ertzaintzak. Haren bikotekidea ere hilik aurkitu zuten, bere buruaz beste eginda. Gaur elkarretaratzeak egingo dituzte hainbat herri eta hiriburutan. Donostian, 19:30ean Bulebarrean elkartzeko deia egin du Emakumeen Mundu Martxak.