
Zortzigarren eta azken atalean, Maialen Beloki Zinemaldiko zuzendariordearekin hitz egiteko aukera izango dute
Zurriolako butaka saioan. Horrez gain,
Glocal in Progress egitasmoan saria eskuratu duen Telmo Esnal zinemagilearekin izango dira. Bukatzeko, aldiz, umoreari tartea eskainiko diote Hamaika Telebistako ZokorrizTaren eskutik.
IRUTXULOKO HITZAren webgunean programa zuzenean ikusi ahal izango duzue 11:00etatik aurrera, helbide honetan.
Zurriolako butaka bost hedabideren arteko elkarlana da: Berria, IRUTXULOKO HITZA, Gaztezulo, Hamaika eta Zinea.