Babesle nagusia du Gipuzkoa Basketek
Delteco izeneko enpresak urtebeteko hitzarmena sinatu du talde gipuzkoarrarekin; kamiseta berria igandean estreinatuko dute, Zaragozan.
Gipuzkoako makina-erreminta enpresa bat da Delteco S.A. eta, lortutako hitzarmenari esker, denboraldi honetan zehar Gipuzkoa Basketeko babesle ofizial nagusia izango da. Hala, taldeak izen berria izango du: Delteco GBC, eta babeslearen logotipoa eramango du kamisetan aurrealdean. Gipuzkoa Basketeko presidente Nekane Arzallus eta Delteco S.A.ko presidente Xabier Aranbarrik eman dute albistea, eta prentsaurrekoan Porfi Fisac entrenatzaiela, talde teknikoa eta GBCko kapitain Xabi Oroz ere egon dira. Arzallusek nabarmendu du lortutako akordioak aukera emango diela egonkortasun handiarekin lan egiteko, bereziki orain, Endesa ligara itzuli direnean: “Gipuzkoa Basketek zein Deltecok balio batzuk partekatzen ditugu; tartean, ilusioa, esfortzua, taldean lan egitea eta konpromisoa“. Aranbarri bat etorri da Arzallusekin eta euren enpresak balio horiek defendatzen dituela adierazi du.