'Euskal komikia Donostian' ibilbidea egingo dute, ostegunean
Euskal komikiaren errepaso bat egingo dute ostegunean, hilak 9, Donostiako kaleetan barrena. Euskal komikia Donostian ibilbidea egingo dute Erdialdean Koldo Mitxelenako Komikigunean hasi eta bukatuta, 19:00etik 21:00etara.
Geldialdi bakoitzean tokian tokiko aldizkariak aipatuko dituzte. Mikel Begoña adituaren azalpenak entzun, Unai Gaztelumendiren bertsoak lagun, eta Axpi zein Joseviskyk unean bertan sortuko dituzten marrazkiez gozatu ahal izango da.
Ibilbidean zehar lehenengo euskal komiki tiratik hasita, gaur egun martxan den Xabiroi aldizkarirainoko errepasoa egingo dugu. Aldizkari eta komiki asko dira hirian sortutakoak. Ideia berria ez den arren, orain arte egin gabe zegoen.
Komikilabea jardunaldien parte da ibilbidea.