Komikilabea abiatuko da bihar, Tabakaleran
Hemendik jaitsi ahal duzue programa.
Aurtengo Komikilabeak bi ikuspegi aztertu nahi ditu: bata, fikziotik gertu dagoena, batez ere genero fantastikotik, eta, bestea, errealitatea eta ez-fikzioarekin harreman gehiago duena, pentsamendu kritikoarekin eta beste formatu batzuekin –saiakera eta kazetaritza– lotura dituena.
Besteak beste ondorengo artista zein egileek parte hartuko dute: Dario Adanti, Mai Egurza, Mauro Entrialgo, Sarah Glidden, Conxita Herrero, Mamen Moreu, Roger Mainwood eta Sara Morante.
Gipuzkoako Foru Aldundia da Komikilabearen antolatzailea Tabakalera, Donostia Kultura eta Kutxa Kultur-en lankidetzarekin.
Bihar hasi eta hilaren 13ra bitarte, 2. Komikilabea egingo dute Donostian. Prestatu duten programaren bidez, komikiaren eta nobela grafikoaren egoerari pultsua hartzea du helburu. Hainbat jarduera hartuko ditu egitarauak: aurkezpenak, tailerrak, proiekzioak, hitzaldiak, erakusketak, PechaKucha formatuko mahai ingurua, eta baita ere jarduera gastronomiko bat.