‘Mirailak’ diskoaren azala.
BideHuts zigiluak 10 urte bete ditu, eta
Mirailak bilduma argitaratuko du. Zigiluko taldeek parte hartu dute kantu banarekin. Bilduma zuzenean aurkeztuko dute abenduaren 16an, Intxaurrondoko kultur etxean (21:00).
Kontzertu bakarra izango da Donostiakoa, eta bederatzi artista ariko dira agertokian:
Anari, Audience, Joseba Irazoki, Lisabö, Mursego, Nire, Sacco, Jupiter Jon eta
Inoren Ero Ni.
Sarrerak salgai daude 10 eurotan.