Txomin Eneko 'Replicate' proiektuak bi milio euroko diru laguntza izango du
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailak bi milioi euroko laguntza emango dio Txomin Enean eraikinak birgaitzeko, Replicate proiektuaren barruan.
Ernesto Gasco Sustapeneko zinegotziak balorazio positiboa egin du. “Oso berri ona da Gobernu Kontseiluak onartu duen laguntza hori, agirian jarri duelako sozialista donostiarrek duten konpromisoa, alegia, Txomin erreferentziako auzo modernoa bihurtzea, energiaren, efizientziaren eta sostengagarritasunaren aldeko aurrerapen guztiak dituela, Europako hiririk aurreratuenetan baino ez daudenen modukoak”.
Diru laguntza 1.300 etxebizitza berrik jasoko dute, aurretik Txomin Enean zeuden 156 etxebizitzekin batera. “Etxebizitza guztiek, zahar zein berri, jasoko dituzte aurrerapen horiek: energia efizientzia, etxebizitzak osorik birgaitzea, irisgarritasuna hobetzea”, azaldu du Gascok.