(Bideoa) Euskarazko atsotitzak ezagutu dituzte Dbus-eko bidaiariek
Euskararen Egunaren harira, Dbus-ek jarduera berezi bat egin du. Euskara zabaldu eta indartzeko, Euskastellano pieza antzeztu dute zenbait autobus lineatan. Atsotitz herrikoiak izan dituzte oinarri antzezlan txikiek, eta elkarrizketa formatua erabili dute bidaiariek parte hartu ahal izateko. Bideoan ikusi daitekeen bezala, baten bat animatu da eta saria ere eraman du.