Hiru ikastetxe berritzeko diru laguntzak eskatu ditu udalak
Udalaguntzak programaren diru laguntzak eskatu dizkio udalak Eusko Jaurlaritzari, hiriko hiru ikastetxe berritzeko. Hain zuzen ere, aipaturiko programa da hezkuntza administrazioaren mendeko eraikinetan lanak finantzatzeko. Jaurlaritzak proiektuen gastuaren %60 bere gain hartzen du, eta gainerakoa udalak ordaintzen du.
Udalak ondorengo proiektuak aurrera eramateko eskatu ditu diru laguntzak:
- Amara Berri Urbieta HLHI. Egiturazko fatxada guztiaren saneamendu sakon eta orokorra. Aurrekontua, 586.649,90 eurokoa da.
- Amassorrain Ikastola HLHI. Haur hezkuntzako lehen zikloko gelen hobekuntza, eta funtzionaltasuna areagotzeko esku hartzea. Aurrekontua, 88.221,12 eurokoa da.
- Zuhaizti Ategorrieta HLHI. Estaldura ordezkatzeko lanak. Aurrekontua 359.923,47 eurokoa da.



