
Gaur eman dituzte Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko xehetasunak. (Argazkia: Bertsozale elkartea)
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian abestuko du Añorgako
Beñat Gaztelumendik igandean, beste zazpi bertsolarirekin batera: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre.
Gaur prentsaurrean eman dituzte saioaren inguruko xehetasunak.
14.600 lagunek jarraituko dute finala bertatik bertara eta Sebastian Lizasok jarriko dio txapela txapeldunari. Ariketei dagokienez, azaldu dute ez dela berritasunik egongo orain dela lau urteko txapelketarekin alderatuta. Bestalde, orain dela lau urte moduan nazioarteko begiradak edukiko du bere lekua BEC-en Mintzola Terrazatik; Mintzola Ahozko Lantegiak gonbidatuta, mundu osoko aditu eta arituak izango dira beraientzat propio atondutako Mintzola Terrazan.