Larunbatean, hilak 16, batzar ireki bat egingo dute auzo elkartean, beste gurasoekin ideiak trukatzeko.
Groseko Guraso Elkarteko bi bultzatzaile, euren haurrekin. (Argazkia: Lide Ferreira)
Duela hilabete batzuk, Groseko hainbat guraso elkartu ziren euren kezkaz eta egoerak partekatzeko: “
Zein aisialdi eskaintza dute gure txikiek? Zein hizkuntza gailentzen ari da gure auzoko kaleetan? Kontsumoan erori gabe, espazio egokirik ba al daukagu gure seme-alabekin egoteko? Zein heziketa ematen zaie?”
Zipotz jaietan aurreratu zuten bezala, horren guztiaren inguruko
hausnarketa eta lanketa egite
ko asmoz, Groseko Guraso Elkartea osatzeko asmoa dute. Horregatik, antzeko kezka edo zalantzak dituztenak eta egoera aldatzeko gogoa dutenak biltzeko batzar ireki bat egingo dute. Larunbatean, hilak 16, izango da hitzordua, Groseko auzo elkartean (Nafarroa Behera plaza, 6). “Dena dago erabakitzeko. Dena dago adosteko. Bertaratzen garenon artean erabakiko baitugu zer eta nola egingo ditugun gauzak”, nabarmendu dute antolatzaileek.
Batzar irekian haurrentzako haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Izan ere, hezitzaile talde batek tailer eta jolasak egingo dituzte gurasoen seme-alabak gustura egon daitezen.
IRUTXULOKO HITZAk guraso elkarteko bultzatzaileetako batzuekin hitz egin du. Ostiralean argitaratuko dugu erreportaje osoa.