ELA, LAB eta Steilasen arabera, grebarekin bat egin dute deituta zeuden langileen %75 baino gehiagok.
Hezkuntzako langileek manifestazioa egin dute. (Argazkia: Estitxu Zabala)
LAB, ELA eta Steilasek deitu dute gaurko greba eguna, eta jarraipena “aparta” izan dela diote hiru sindikatuek. Zehazki,
haurreskoletan, %90ekoa izan dela adierazi dute;
heziketa berezian, %85ekoa;
sukalde eta garbiketan, %80koa; eta,
irakasleen artean, %75ekoa. Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko langileen grebaren deiari
CCOO eta UGT ere gehitu zaizkio —ikasturte honetan kolektiboka egin dituzten greba egunak ELAk, LABek eta Steilasek antolatu dituzte—.
Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren arabera, berriz, greba eguna
%59,8ko jarraipena izaten ari da.
Gainera, greban dauden langileek hainbat mobilizazio egin dituzte. Donostian, esate baterako,
Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki lelopean,
manifestazioa egin dute Erdialdeko kaleetatik barrena. Sindikatuek argi utzi dute greba eguna ezinbestekoa dela hezkuntza politika aldatzeko eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako murrizketak desagertzeko.