Igarotako bidearen kronologia bat

Miren Arzalluzek Etxepare Institutua utziko du

miren-arzalluz

Miren Arzalluz.

Miren Arzalluzek (Bilbo, 1978) utzi egingo dio Etxepare Euskal Institutuaren zuzendari izateari urtea amaitzearekin batera. Aurrerantzean Palais Galliera Parisko Modaren museo entzutetsuko zuzendaria izango da Arzalluz. Arzalluzek urte hasieran hartu zuen Etxepare institutua zuzentzeko ardura Aizpea Goenagaren lekua hartuta, eta beraz urtebete besterik ez du egingo euskal kultura mundura zabaltzea helburu duen erakundean. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ez du oraindik jakinarazi zeinek hartuko duen Arzalluzen lekua Etxeparen.
HITZAkide HITZAkide