Igarotako bidearen kronologia bat

Txotxongilo erraldoiekin batera iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi

Igandean, hilak 24, Olentzero eta Mari Domingik Donostia bisitatuko dute, hiriko haurrei opariak banatzeko; 18:30ean izango da ohiko desfilea.

olentzero-mari-domingi-desfilea

Olentzero eta Mari Domingi, beste urte bateko desfilean. (Argazkia: Donostiako Udala)

Igandean, hilak 24, Olentzero eta Mari Domingik Donostia bisitatuko dute, hiriko haurrei opariak banatzeko. Urgull menditik jaitsi ostean, 16:00etan, Santa Maria elizako atarian ongietorria emango diete. Ondoren, gurdi batean abiatuko dira udaletxera, Gero Axular eta Eskola dantza taldeen laguntzarekin. Gainera, eta berritasun gisa, txotxongilo erraldoi batzuekin batera egingo dute ibilbide hori. Txotxongiloek trikitilari itxura izango dute, eta Olentzero eta Mari Domingiren iritsiera iragarriko dute. Orotara, 500 lagun baino gehiagok parte hartuko dute. Udaletxeko udalbatza aretora 16:20ean iritsiko dira, eta bertan jasoko dituzte haurren gutun eta eskaera guztiak. Era berean, 18:00etatik aurrera, tailer ugari egongo dira; tartean, marrazketa, dantzak Eskola taldeari esker, eta gaztain erreen banaketa. 18:30ean, berriz, ohiko desfilea hasiko da, eta ondorengo kaleetatik igaroko da: Bulebarra, Hernani, Loiola, San Martzial, Getaria, Askatasunaren Hiribidea, Txurruka, Gipuzkoa plaza, Elkano, Bulebarra eta Alderdi Eder. Guztira, banatuko dituzte 50 kilo gaztain, 60 kilo ikatz eta 1.000 kilo gozoki. Horretaz gain, Donostiako auzo eta herrietan ere izango dira Olentzero eta Mari Domingi. Hauek izango dira ordutegiak:
  • AIETE. Abenduak 22, 18:30ean, Puio bidetik.
  • AIETE. Abenduak 24, 11:00etan, Hiru Damatxo plazatik.
  • ALTZA. Abenduak 20, 10:00etan, Altzako ikastetxetik (Txapinene 21-23).
  • ALTZA. Abenduak 21, 10:30ean, Darieta bidean.
  • AMARA. Abenduak 24. 19:00etan, Osasun kaletik.
  • AMARA BERRI. Abenduak 24, 18:30ean, Irun plazatik.
  • ANTIGUA. Abenduak 23, 19:00etan, Pio Barojatik.
  • ANTIGUA. Abenduak 24, 11:00etan, Berioko Koldo Mitxelena parketik.
  • ANTIGUA. Abenduak 24, 11:10ean eta 12:15ean, Alfonso XIII.aren plazatik.
  • AÑORGA. Abenduak 24, 15:00etan, Etxezulo baserrietatik.
  • BIDEBIETA. Abenduak 24, 17:30ean, Guardaplata bidetik.
  • BIDEBIETA-ALTZA. Abenduak 24, 10:00etan, Juan XXIII Hiribidetik.
  • EGIA. Abenduak 24, 17:00etan, Martin Santos plazatik.
  • GROS. Abenduak 24, 10:30ean, Zurriola ikastolatik.
  • GROS. Abenduak 24, 16:25ean, Klaret ikastolatik (Nafarroa hiribidea).
  • HERRERA-LARRATXO. Abenduak 20, 10:30ean, Herrera ikastetxetik.
  • HERRERA. Abenduak 24, 18:00etan, San Luis plazatik.
  • IBAETA. Abenduak 24, 10:00etan, Aratz tabernatik.
  • LOIOLAKO ERRIBERAK. Abenduak 24, 12:00etan, Mikel Laboa pasarelan hasita.
HITZAkide HITZAkide