Bulebarreko kioskoan banatuko dute Urrezko Danborra
Richard Oribek jasoko du 2018ko Urrezko Danborra, eta Donostiako Udalak aldaketa berri bat iragarri du prozedura berria herritarragoa izan dadin. Urtarrilaren 20an, udaletxean beharrean, Bulebarreko kioskoan jasoko du Oribek Urrezko Danborra.
Aurtean ez da saria banatu, orain arteko prozesuarekin ez zeudelako ados udal taldeak. Hori dela eta, udalak partaidetza prozesua jarri zuen abian urriaren 23an. Hirian erroldaturiko donostiarrek hautagaiak aurkezteko epea izan zuten azaroaren 5era bitarte. Baita ere elkarte, fundazio, kirol elkarte eta Donostiako Udaleko udal taldeek.
101 hautagai proposatu zituzten herritarrek, eta Bozeramaile Batzordeak bost aukeratu zituen: Maialen Chourraut kirolaria, Esther Ferrer artista, Dolores Redondo idazlea, Richard Oribe igerilaria eta Alicia Amatriain dantzaria. Horien artean bozkatu dute donostiarrek, eta Oribe izan da bozka gehien jaso dituena. Guztira 6.135 donostiarrek, 2.630 gizonek eta 3.505 emakumek, bozkatu dute.
* Inozente eguneko albistea da, beraz, ez da egia. Udaletxean banatuko dute Urrezko Danborra.