EH Bilduk Donostiako alkatearen 2018ko aurreikuspenak kritikatu ditu
2018ko erronken berri eman zuen, asteartean. EH Bilduren udal taldeak ere urte berriko lehentasunak zerrendatu ditu, Goiaren aurreikuspenak kritikatzearekin batera. “Alderdiaren diziplinapean ari da gobernatzen, eta bere alderdikideek zuzentzen duten erakundeen aurrean burua makurtzen du”, adierazi du Josu Ruiz zinegotziak.
Alkateak aipaturiko helburu nagusi gehienak aurreko legealdietakoak direla gaineratu du Ruiz. “Hala nola, Txomin Enea eta Bretxa”. Aldi berean, udal eskumenekoak ez diren batzuk ere aipatu zituela esan du. “Topo igarobidea eta AHTko geltokia dira horietako bi”.
2018ari begira EH Bilduk Donostiarako eskaintza integrala eraikitzen jarraituko du, “arazo zehatzei erantzun zehatzak emanez”.
Eneko Goia Donostiako alkateak
- Etxebizitzaren prezioaren igoerari aurre egitea: Morlansko gazteentzako etxebizitzak egitea, adibidez.
- Turismo ereduaren definizioa: etxebizitza turistikoak erregulatzeko egungo araudiaren defentsa egitea.
- Garberaren handitzea: merkatzaritza txikia sustatzeko lanen beharra.
- Mugikortasuna: Loiolako Renfe-Euskotren geltokia eta Altza-Errenteria lotura hobesten ditugu.
- Gizarte politiken gainbehera: Donostian badaude milaka lagun hilabetearen bukaerara iristen ez direnak eta zerbitzu berriak behar dituzte.