Jose Luis Fernandez.
Amara Berri Auzo Elkarteak jakinarazi duenez, Josu Luis Fernandezelkarteko presidente izandakoa zendu da. “Betirako eskertuko diogu auzoaren alde egindako lana. Bereziki auzo elkarteari emandako bultzadarengatik”, adierazi dio IRUTXULOKO HITZAri Iñaki Olasagasti elkarteko kideak.
1999an sortu zen auzo elkartea eta 2001ean hartu zuen presidente ardura Fernandezek. Hamar bat urte eman zituen ardura horretan.
Hiritar Merezimenduaren Domina jaso zuen era pertsonalean 2010. urtean.