Ahed Tamimi gazte palestinarra.
Abenduaren 15ean atxilotu zuten
Ahed Tamimi 16 urteko gazte palestinarra bere ama eta lehengusinarekin batera, besteak beste, soldadu israeldar bat erasotzea egotzita. Borroka palestinarraren ikur bilakatu den nerabe honi
12 kargu desberdin leporatzen dizkio orain auzitegi militar batek.
Ahed eta palestinar borrokaren inguruko hitzaldia eskainiko du bihar Tamimi familiaren laguna den
Manu Pinedak, Koldo Mitxelena kulturunean.
UNAKIDUM Palestina aldeko elkartearen sortzailea da Pineda, eta
Biladi eta
Komite Internazionalistak taldeekin batera antolatu du biharko ekitaldia.
19:00etan hasiko da hitzaldia.