Aurrera doaz Topoaren igarobidearen lanak
Topoaren igarobideko Lugaritz Mirakontxa zatiko lanak itxura hartzen hasi dira dagoeneko eta, horrek, haserrarazi egin ditut Metroa Gelditu Antiguan taldeko kideak. Protesta egin dute sare sozialetan: “Donostia txikitzen hastera doaz! ez diegu utziko!”.
Aste honetan bertan elkarretaratzea egin dute Tabakaleran Eusko Jaurlaritzak bizilagunei Topoaren igarobideaz informatzeko egindako bileran. Bestalde, azaldu dute otsailaren 8an, 19:00etan ohiz kanpoko batzarra egingo dutela Karmeliten parrokiako zine aretoan.
Erlazionatutako edukiaSatorralaiak elkarretaratzea egingo du Tabakaleran