Klara Badiola: "Nik gertutik jarraitzen dut, baina ez naiz danborradan ateratzen"
Klara Badiola, aktorea
Nik San Sebastian eguna gertutik jarraitzen dut, baina ez naiz danborradan ateratzen. Nire lagun batzuk Kanoietan danborradan ateratzen dira. Danborrada honek bandera igoera egiten du Kainoietan elkartean eta oso polita izaten da. Nik nahiago izaten dut hara joan Konstituzio plazara baino. Lagunartean elkartzen gara elkartearen kanpoaldean 00:00etan. Aurten ere eguraldiak laguntzen badu bertara joango naizela uste dut. Egia da geroz eta nagikeri gehiago ematen didala gauez irteteak baian gero danbor hotsak entzuten ditut eta sortzen didan zirrararekin jaitsi egiten naiz.
Jaia bizitzeko modu asko daude, barrutik eta kanpotik. Hamalau donostiarren bizipen eta oroitzapenak jaso ditugu, hitzez zein irudiz. Ikusi gainerakoen bizipenak.


