Miren Albistur: «Txikitatik bizi izan dut familiarekin, lagunekin, eta orain nire semeekin»
Miren?Albistur, PPko zinegotzia
Urteko egunik bereziena da niretzat. Txikitatik bizi izan dut familiarekin, lagunekin eta orain nire semeekin. Ni txikitan bezala ateratzen dira danborra jotzen, eta beraiekin ospatzen dut eguna. Hiru anai-arreba gara eta bakoitzak bere erara bizi izan du eguna. Txikiak ginenean telebistan ikusten genuen. Gerora parte hartzen hasi nintzen. Ekintza ikastolaren lehen haur danborradan atera nintzen, sei aldiz guztira, eta 1995ean sortu zenetik Ekintzaren helduen danborradan ateratzen naiz barrila jotzen, Antiguan. Gaur egun, bandera jaitsieran egoten naiz eta ez igoeran, haurrak danborradan ateratzen direlako.
Jaia bizitzeko modu asko daude, barrutik eta kanpotik. Hamalau donostiarren bizipen eta oroitzapenak jaso ditugu, hitzez zein irudiz. Ikusi gainerakoen bizipenak.


