Igarotako bidearen kronologia bat

Gipuzkoako Eskolarteko Orientazio probak Egiako parkean abiatuko dituzte

orientazioa_egiaEskolako haurrek orientazioa mendian praktikatzeko eta norberak iparrorratzaren duen trebezia erakusteko antolatu dituzte Gipuzkoako Eskolarteko Orientazio probak. Lehendabizikoa Egiako parkean izango da otsailaren 18an. Orientazio probaren helburuak hainbat dira: ikastetxe desberdinetako haurrek esperientzia bizi eta elkarren artean zaletasuna konpartitzea, kirol orientazioa ezagutzea, praktikarekin ondo pasatzea eta mendiko balizak bilatzea. Parte hartzeko oinarriak eta informazio gehiago kontsultatu daiteke antolakuntzaren webgunean.
HITZAkide HITZAkide