Martxoaren 8ko greba feminista antolatzeko bilera egingo dute
Martxoaren 8ko greba feminista antolatzeko asanblada egingo dute gaur, asteazkena, 19:00etan emakumeen etxean. Ez da egin duten lehen deialdia, izan ere, urtarrilaren 10ean hasi ziren greba nola antolatu pentsatzen.
Dei egin nahi diete hiriko emakume* guztiei asanblada parte hartzera: “Norbanako garrantzitsua da, baina batuta, garaiezinak gara. Martxoaren 8an emakumeok planto egingo dugu, gu guztiok geratzen bagara, sistema geratzen dela erakusteko”. Donostiaz gain greba antolatzeko bilerak egingo dituzte Gasteiz, Bilbo, Oarsoaldea, Beasain eta Iruñean ere.
Erlazionatutako edukiaMartxoaren 8ko greba antolatzeko asanblada irekia egingo dute