Ainara Ortega eta Iñaki Salvador EOSen egoitzan ariko dira
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Miramongo Matinee egitarauak aurrera jarraitzen du. Larunbatean, emanaldi berezia egingo dute EOSen egoitzan, 11:00etan. Ahots eta piano kontzertua eskainiko dute Ainara Ortega abeslariak eta Iñaki Salvador musikariak. Artista hainbaten kantuak eskainiko dituzte. Hala nola, Laboa, Chopin, Jefferson, Corea, Jobin eta Butarque.

