Artistaren garrasia
Borja Arratibel margolariaren Jendea eta jendilajea erakusketa bisitatu daiteke Okendo kultur etxeko areto zaharrean. Teles Hernandez adituaren arabera, Arratibelen proposamena bestelakoa da: «Artea ez da beti plazera ematen duena. Maiz, artistaren xedea oihua da, garrasia, mailua, jendea astintzeko edo pentsaera alda dezan». Erakusketako margo bakoitza mundu bat dela gaineratu du, eta irudiek aztoratu arren pentsakor jarriko gaituztela. Otsailaren 23ra bitarte ikus daiteke.


