Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza kate bat osatu nahi du Gure Esku Dagok
100.000 lagun eta 201,9 kilometro. Horiek dira Gure Esku Dagok datorren ekainaren 10ean erabakitze eskubidearen alde antolatu nahi duen giza katearen zifrak. Donostiako Eureka! zientzia museoan aurkeztu zuten ekimena larunbatean, 2014ko giza katearen ostean, oraingoan EAEko hiru hiriburuak lotzeko asmoa dutela azalduz. Durango eta Iruñea batu zituzten aurreko ekimenean, 123 kilometroko giza-katearekin.
2018an euskal hiriburuetan galdeketak antolatzeko asmoa iragarri zuen Gure Esku Dagok, eta horien artetik lehenengoa Donostia izango zela aurreratu zuten erakundetik. Galdeketa ospatzeko sinadauren bilketa hasi zuten hirian hilabete hasieran.