‘Pierrot’ antzezlana Kursaaleko Ganbara aretoan, larunbatean
Dantzerti eskolaren eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren arteko lehen lankidetzaren emaitza da Pierrot antzezlana. Commedia dell’Arte estiloa gogora ekartzen duen lana da, musika, dantza eta antzerkia uztartuta. Beethoven, Britten eta Shostakovitxen musika du antzezlanak. Kursaaleko Ganbara aretoan ikusi ahal izango da, larunbatean, 18:00etan. Haur eta gazteei zuzendurikoa da.

