Ibaetako jendea auzoko festetarako prest dago jada
11:00etatik aurrera egingo duten pala txapelketa azkarrarekin.
Datorren astean, martxoaren lehenarekin, Aingeru Zaindariaren elizara igoko dira auzotarrak urteroko erromeria ospatzera. Salda, trikitia eta herri jolasak izango dira bertako protagonistak, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Gaztelumendi anaien bertsoekin batera.
Gazte zein helduentzako egitarauarekin jarraituko dute gero festa, asteburuan zehar. Pailazo ikuskizunak eta haur jolasak alde batetik eta, bestetik, tortilla lehiaketa, danborrada-poteoa eta toka, bote eta mus txapelketak, besteak beste.
Zuzeneko musika ere ez da faltako. Joseba B. Lenoir, Herenegun eta Pauloven Zakurrak ariko dira martxoaren 2an, 22:00etan, Ibaetako frontoian. Hurrengo egunean, martxoaren 3an, La Jodedera eta Gozo-Gozo taldeak igoko dira taula gainera, 22:00etan. Gainera, aurretik, 20:00etan, Eli Pagola eta Agin Labururekin bertso poteoa egingo dute.
Auzoko festak iristear daude Ibaetara. Jaiak martxoaren 1etik 4ra ospatu behar badituzte ere, festa giroa asteburu honetatik aurrera nabarituko da auzoko kaleetan. Izan ere, jaietako egitarauko lehen ekitaldia izango dute larunbat honetan,