Igeldoko errepideen egoera hobetzeko eskatu dio herri kontseiluak udalari
Igeldoko Herri Kontseiluak Igeldoko errepideen egoera txarra salatu eta udalari neurriak hartzeko eskatu dio. Azaldu dute Igeldok aspalditik duen arazo bat dela eta udalari eskatu diote eskaeretako batzuk aurrekontuen bidez bideratzeko eta beste batzuk 2018ko aurrekontuetarako kontuan hartzeko.
Eskaeren artean honakoak aipatu dituzte: errepide orokorra urte luzerako berritzea; Ur-bideak garbitu eta egokitzea; oinezkoen espaloiaren egoera hobetzea; eta, errepideen ondoko malden egonkortasuna bermatzea.