Juan Mari Abad hil da
Juan Mari Abad hil berri da, Gaztelubideko danbor nagusi historikoa. Parte Zaharreko elkartearen presidentea izan zen, eta danbor nagusi lanetan aritu zen San Sebastian egunean, 1995 eta 2008 urteen artean. Hala, Konstituzio plazako oholtzaren erdian, berea izan zen bandera igoera zuzentzearen ardura, urte horietan.
Jose Ramon Mendizabal da 2009tik Gaztelubideko danbor nagusia.