Argazkia: Reala.
Geronimo Rulliren lesioa eta igandean Mestallan Toño Ramirezek egindako partida kaxkarra direla eta, egun batetik bestera Madrilgo Atletikoko Miguel Angel Moya atezaina fitxatzea erabaki du Realak.
2020ko ekaina arte egin da talde donostiarra atezain balearraren zerbitzuekin.
Bihar bertan
Realak Betisen kontra jokatu behar duen partidan estreinatzea da seguruena, gaur bere kide berriei batuko baitzaie Sevillako hotelean. Benito Villamarin estadioan izango da neurketa,
19:30ean.