"Sindikatuekin bilera egin eta bi egunera kaleratu ninduten"
Bost urte zeramatzan Aitziber Gurrutxagak Donostiako Vas zapata dendan lanean kaleratu zutenean: “Sindikatuekin bilera egin eta bi egunera kaleratu ninduten”. Lan baldintzak hobetzeko borrokan ELA sindikatua izan du bidelagun, tartean, Maddi Aspiazu. Biak elkartu ditu IRUTXULOKO HITZAk.
Aspiazuk salatu du gehiengoa emakumezkoak diren lanbideetan gutxiago ordaintzen dutela eta lan baldintzak okerragoak direla. “Merkataritzan, esaterako, emakumezkoa dira gehienak eta beraien lan baldintzak txarrak dira: oso ordu gutxiko kontratuak dituzte eta ez dute ordutegi finkorik”.
Erreportaje osoa ostiraleko astekarian irakurgai.