Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Asteburuan garaipena lortu dute talde donostiar guztiek, belar hockeyan izan ezik

Martxoko lehenengo asteburua ona izan da talde donostiarrentzat, belar hockeyko Realak eta Donostiako Atletikok izan ezik, beste guztiek garaipena lortu dutelako. Eskubaloian, sailkapeneko bigarren lekuan kokatzea lortu du Bera Berak Atletiko Guardesen kontrako neurketa garrantzitsua irabazi ostean. Izotz hockeyan, Txuri Urdinek play-offetako finalerako pasea oso eskura utzi du Majadahonda abantaila handiaz garaituta eta, futbolean, Realak bereak egin zituen hiru puntuak Alavesen kontrako norgehiagokan. Azkenik, saskibaloiko bi derbiei dagokienez, Donosti Basket eta Gipuzkoa Basket gailendu egin ziren ere euren neurketetan. ESKUBALOIA Emakumezkoen Ohorezko maila, 17. jardunaldia
  • Atletiko Guardes 21  – 22 Bera Bera.
SASKIBALOIA Emakumezkoen liga, 22. jardunaldia
  • Araski 62 – 86 Donosti Basket.
ACB liga, 21. jardunaldia
  • Bilbao Basket 71 – 74 Gipuzkoa Basket.
FUTBOLA Gizonezkoen lehen maila, 27. jardunaldia
  • Reala 2 – 1 Alaves.
IZOTZ HOCKEYA Espainiako Senior maila, Play-off finalerdia.
  • Majadahonda 3 – 8 Txuri Urdin.
HOCKEYA Emakumeen Ohorezko maila, 11. jardunaldia
  • Reala 1 – 2 Atletiko Terrasa.
Gizonezkoen Ohorezko maila, 11. jardunaldia
  • Donostiako Atletiko 1 – 5 Egara.
HITZAkide HITZAkide