Ametzagaina hobetzeko boluntarioak behar dituzte
aurrez izena eman behar da. Informazio gehiagorako idatz daiteke idazkaritza@aranzadi.eus posta elektronikora edo dei daiteke 943 466 142 telefono zenbakira.
Ametzagaina parkean, ingurumen boluntario jarduerak antolatu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak. Helburua da habitata hobetzea eta biodibertsitatea handitzeko jarduerak egitea. Aurreko asteetan aritu dira lanean, eta datozen asteburuetarako ere boluntario bila dabiltza: Datorren igandean, martxoaren 11n, Saguzarrentzako babeslekuak eraiki eta kokatzeko asmoa dute; martxoaren 17an, berriz, Kakalardo saproxilikoentzako babeslekuak jartzeko egin dute plana; eta martxoaren 18an, hegaztien eraztuntze zientifiko saioa egingo dute.
Saioak 10:00etatik 13:00etara izango dira, eta elkartuko dira Garberatik gertuen dagoen parkearen sarreran. Parte hartzeko,