Emakumeek greba egin ahal izateko modu komunitarioan antolatuko dira Egian
Egiako emakumeek greba egin ahal izateko Aitor ikastolako, Arrano kultur elkarteko eta Antxeta aisialdi taldeko gizonezkoek egunerokoan emakumeek betetzen dituzten lanak eurengan hartuko dituzte. Hori dela eta, Argia astekariak argitaratu du honela antolatuko direla:
-
Martxoak 7:
- 16:30ean Aitor ikastolako patioko porteria artile morez jostea.
Martxoak 8:Aitor ikastolan:- 11:00-15:00 emakumezkoek paroa.
- 11:00-12:30 gizonezko irakasleek zaintza.
- 12:30-15:00 jangela zerbitzurik ez dagoenez, aita-aitona talde batek umeak jaso eta Tabakalerara eramango dituzte bazkaltzera. Ume bakoitzak bere bokata goizetik eramanda.
- 16:15-16:45: Aitor ikastola atarian kontzentrazioa: “Gaur ez goaz haurren bila”.
- 17:00-21:00 emakumeak mobilizazioetara joateko Arrano elkarteko gizonek eta Antxeta aisialdi taldeko gizon bolondresek umeen zaintza lanak egingo dituzte.
- 21:00etatik aurrera luntxa Arranon mobilizaziotan egon diren emakumeentzat. Ordu berean, Ainhoa Mugikak Albolotetik bidalitako komikiaren aurkeztuko dute, bertan bizi duten egoera matxista azaltzen duena