Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

"Donostiakoa historikoa izan da; Donostia gelditu dugu"

greba-feministaDonostiako mugimendu feministak, Euskal Herrikoak bezala, “historikotzat” jo du aurtengo martxoaren 8a. Atzoko greba feministak emandakoa hasiera besterik ez dela nabarmendu du. Ohar osoa hemen: Donostiako greba feministaren balorazioa 150 herrialdek deitu dute martxoaren 8ko greba feministara, eta Euskal Herrian borrokarekin bat egin asmo genuen. Soldata arrakalak prekarizatzen gaituelako, sistema kapitalista heteropatriarkalak esklabo eta objektu bihurtzen gaituelako eta ordaintzen ez diren lan erreproduktiboak guri inposatzen dizkigutelako. Mundua geratzeko unea dela uste dugulako. Aurreikuspenik onenak gainditu ditu M8ko greba feministak. Emakumeok* planto egiteaz gain, kaleak aldarrikapenez bete ditugu. Goizean goizetik, Donostia aldarriz bete da: pankartaz josi dugu hiria, Alde Zaharrean gosaria eta kalejira egin ditugu giro onean, eta bizikleta martxa desobedientearekin girotu da borroka-eguna Amara Berritik. Goizeko 11:00etatik aurrera, emakumeak etengabe batu dira antolatutako mobilizazioetara. Hasiera besterik ez da izan. Izan ere, 12:00etako eserialdiarekin Bulebarrak gainezka egin ondoren, performance bat burutu dugu Plaza Berrin. Plaza bete egin da, aldarrikapen eta jai giroz. Kalejira aldarrikatzailera batu egin da publikoa jarraian, eta Gipuzkoa Plazara joan gara tuperfest-ean bazkaltzera. Arratsaldeko mobilizaziorako motorrak berotzeko asmoz, Ginkana zirikatzailea burutu dugu Donostiako erdialdetik. Greba klasikoak baloratzen diren irizpideei jarraituz, Donostian 11.000 emakume inguru bildu dira eguerdian, Naiz-en arabera. 20:00tako mobilizazioan kopuruek gainezka egin dute. Kaleek ere bai. Zifretatik harago, gerturatutakoek erakutsitako indarra eta borrokarako grina azpimarratu nahi dugu: amak, amonak, izebak, alabak, langileak, langabeak, ikasleak, pentsiodunak, migratuak, beltzak, ijitoak… emakume* anitzak elkartu gara matxismoari aurre egiteko. Gainontzeko hiri-herrietan gertatu bezala, Donostiakoa historikoa izan da. Donostia gelditu dugu. Donostian gain, Gipuzkoako herrietan izandako mobilizazioak oso arrakastatsuak dira. Irunen, Arrasaten, Oñatin, Mutrikun, Tolosan, Eibarren eta Zarautzen, kasurako, plazak bete dituzte. Andoainen, Hernanin, Astigarragan, Bergaran, Zumaian, Zumarragan, Legazpin ere elkarretaratze jendetsuak izan dira, eta gainontzeko herrietan, berdin. Herrietan egin diren mobilizazioek erakutsi dute mugimendu feministaren indarrak deszentralizatzeaz ez ezik, Gipuzkoako txoko guztietan emakumeen borroka bizirik dagoela. Finean, egun honek erakutsi du han-hemen emakumeen aurkako zapalkuntzez nazkatuta gaudela, eta horiei erantzuteko grina daukagula. Gu gelditzen bagara, mundua gelditzen dela. Eta ordua badela mundua bera aldatzeko. Gaurko greba egunak emandakoa hasiera besterik ez da. Hurrengo martxoak 8 arte 364 egun ditugu kaleak emakume* eta aldarriz betetzeko, denon ahotsak entzunak izateko, borrokatzeko. Mundua geldituko dugu, behingoz mugi dadin! Gora borroka feminista! Martxoaren 8an emakumeok* planto!
HITZAkide HITZAkide